Caudilloak bere adostasuna eman dit gestiook egin daitezen

Picasso Guernica margotzen Grands Augustins kaleko bere atelierrean, 1937. Dora Maar-en irudia, VEGAP, Madril, 2017, Reina Sofía Museoa

Florentino Perez Embid txit gorena

Lagun maitea: 

Aurreko egunean hitz egindakoarekin bat Caudilloari kontsultatu diot Pablo Picassoren “Guernica” koadroa bereskuratzeko gestioei ekitearen egokitasunaz eta bere adostasuna eman dit gestiook egin daitezen.

Koadroaren egoeraz ondo dokumentatu beharko dugu eta dokumentazio hau osorik dagoenean eta guztiz argi geratzen denean jasotzailea Espainiako estatua dela, uste dut egokia izango dela zure Ministerioak dokumentazio hori pasa diezaion Kanpo Harremanetarako Ministerioari honek bide diplomatikoaren bidez dagozkion gestioak egin ditzan.

Zure lagun onaren besarkada bat.

 

Luis Carrero Blanco

Gobernuko presidenteordea, Madril, 1968ko abenduaren 6an

Mikel Sotok euskaratua

Franco eta Millan Astray Dar Riffien-eko koartelean kantatzen 1926an. Bartolome Ros

Guernica 1981ean New Yorkeko MOMAtik Espainiara heldu eta Madrilgo Cason del Buen Retiron Guardia Zibilak zelatatua