Biximodue etara ein biher, ta bakik…
Prostituta bat bere txuloarekin New Yorken, 1989. urtean. Matt Weberren irudia
Prostituta lanean 1960ko New Yorken
Zein gixon-tipo ditun atseginago?
Morrozkuek, uletsuek, benetako euskaldunek. Etzekiat ezer kanpotarren kontra, eh!, baina horrek makalauek dozak eta gainera heuron atze erriokin… Bai, leheneukuen modukuek (euskaldun, fededun, txapeldun).
Atsegina izango dela pentsatzean zelako larru jotzea egiten dun?
Joe! Ze esanguat ba! Holakok entzun biherra! Heuk zelakue eittok ba? (eta barrezka hasten da).
Zein gizon tipo agertzen zaizkin? Pertsonaia xelebreak, ezagunak, inportanteak…
Ai ume! Esango baneukek nik hona zelako jente modue etortzen dan hainbat amantal jeusiko litzekek… kolore guztiyetakuek etortozak… Ji, ji, ji… (irribarre egiten du). «Beltzak», grixek, dotoriek,… doktoriek. Ja, ja, ja (berriz barrezka). Eta beste asko.
Zein aukera dauzkan gizonezkoentzat?: koito baginala, popatik hartzea, zakila txupatzea…
Ixo!!! Falteu barik gero, eh! (praktika sadomasokistak insinuatu ondoren, begiek zeharo zabaltzen zaizkio eta aurpegia tximurtu).
Hire gorputzaren saltzen hau, zergatik aukeratu huen?
Kaueeen! Ar ostiyok. Juen zeittie Txutxiana kartonero biherra zeetik elegidu aber preguntez…
Baina gaur egun hire burua behartuta ikusten dun?
Hara, edadie be bayekat, halan edo holan bixi ein biher, eta ahaleginek eitten yuaz ba…
Noiz eta zelan hasi hintzen?
Ba… bakixek, gaztaroko geuzak, ezta? Maistrue hasi zuan keinuek eitten, keinuetatik ikutuetara, ta azkenien kriston kargiaz etxera; eta han aittaren eta semiaren ixenien! holakoik ezabiela biher eta etxetik alde ein biher. Eta gero betikue… biximodue etara ein biher, ta bakik…
Norekin izan zunan? (ez digu izenik eman gura)
Txarri madarikatue! laguntza eske juen nintzuan eta atomar porkulo bieldu nindduan. Jaungoikuei eskerrak, ha be juen zuan beste mundure.
Txortan egitean, plazerrik sentitzen dun?
Puff!!… Lehen oin baino geiyeu. Egye esan, gutxiten. Kontzejal bat yak estudiyo heundikue. Harek bai tietu, Dios!; gaztiok denporie beino arineu korridu eitten zeie, ta gogue be kendu (ostia txarrez jarri da).
Anekdotarik?
Artzain bitxi bat etortzen yatan, lantxien behin, baina zelako lantxien behin: eztiyaz igurtzen yan tramankulue ta bakik eztiye zelako likine dan, txupeu ereittuztan ta eztiye amaitzen zuanien ahinke. Harek botaten yuazen orruek! Baina hurrenguen be etorri. Gustora. Beste behin andra bat etorri zuan. Elegantie bera. Baina nik holakorik ez. Horixe bai ezetz. Pekatariye bai baina ondreue. Medikuana bieldu neiyuan. Hori geixue ok ixen be…
Inoiz andre edo gizon homosexualik etorri zain?
Andrena lehen esauat. Ta gayxek, aberaskumiek, aittek ekarritte, ia kuretan duazen edo.
Zenba bider egiten dun egunero?
Gorabehera handiyek egotozak baina astegunetan 3-4 inguru, eta jaiegunetan 10 be iguel.
Behin edo behin umedun jausi haiz?
… (Ixiltasuna. Ez zaio galdera gustatu eta beste bat botatzen diogu, bizkor, badaezpada). (…)
Zer deritzon feminismoari buruz?
Gehiyenak marimatxuek dozak. Besteik ezebez!… dana dala egi batzuk be esaten yabezak: androk eztekule zertan ama ixen… Hori ondo yak! (geu ere marimatxuarenean bat gatoz).
Emakume objetu sentitzen haiz?
Zein zentzuten? Etzuat hori ondo aitzen (motoarenak egiten ditu).
Badaukazue defentsa mediorik zuen artean?
Gure artien? Noen artien? Makarrak edo, esan gure dok. Bilbon bai, baina hemen, kia! Hemen problemak be etzuen eukitten eta (ea sindikatoa noiz eratzen duten ze oso manifestazio ikusgarriak izango lirateke eta).
Inoiz gaixotu haiz? Zelan osatu hintzen?
Kostipaue gurok esatie? (berriz ere 9.ez barrezka). Ja, ja. Ez, ez, ez. Geixo arraroik ez. Ta geixotuko banitzekek bayakiat nora jo.
Zer uste dun Seguridad Sozialaz?
Seguridad sozial ta lelokeriyak….
Zelako garbitasuna exigitzen dien bezeroei?
Simaur useina bayatozak ba, tira, kanpora, baina bestelan gauza handirik ez.
Bueno, ikusi arte…
Bai, agur. Gero badakik… (glup!).
Txistu eta tanboril
elkarrizketa, Ostielan berrargitaratuta, 23. zenbakia, 2001eko irailaren 30ean


