Boxeoa
“Ez box, ez bozeo; boxing (ingelesez); bi gizonen (?) arteko borroka kirola (?), arau eta lege ezagun batzuri lotua”
Nire etxean amona zen boxeoa gustatzen zitzaion pertsona bakarra
Harkaitz Cano
Irati Jimenezen elkarrizketa, 2021eko urtarrila
Francis Picabiak munduko boxeo txapelketa Barcelonan jokatu zueneko
Bernardo Atxaga
Etiopia, hirugarren argitalpena, Erein, 1988
Zure zartatekuak dira errebeska, izugarriyak dute indarra gañezka
Eusebio Mugertza Azpiazu
bertsolariaren bertso-papera, inprenta izenik gabea, Antonio Zavalak Mendaro Txirristaka bertsolaria liburuan jasoa
Denok gaituk boxeatzaile bakartiak farola bakartien pean!
Harkaitz Cano
«Argentinar lotsatia», Neguko zirkua, Susa, 2005
Eskunarruetan tona banako pisuaren sentsazioaz beherantz laxatu zituen besoak
Josu Landa
Odolbildua, Susa, 2002
Bere burua defendatzen duen arerio batek erasotzeko eta jotzeko oparia egiten dizu
Irati Jimenez
«El día que murió Ali», 7ka, 2016ko abenduaren 16an
Jendea boxeolariei xaxaka, amorruak jotako txakurrak balira bezala
Paddy Rekalde
«Boxeolaria», Bilbo dub kronikak, Susa, 2004
Lehia nobletik asko ei du boxeoak
Harkaitz Cano
«Holyfield versus Van Gogh», Euskaldunon Egunkarian, 1997ko uztailaren 7an
Euskalduna Europa'ko txapeldun
Patxi Erauskin
Paulino Uzkudunek Europako txapelketa irabazitakoan Zeruko Argian 1926ko maiatzaren 23an
Ipuingile ona boxeolari azkarra da
Julio Cortazar
«Algunos aspectos del cuento», Cuadernos Hispanoamericanos, Madril, 1958,
Aitak kontatu zigun kalean aditutako Urtainen aitaren heriotza tragikoa
Anjel Lertxundi
Josemari Velez de Mendizabalen elkarrizketa, 20013
Tysonek zoriona zer den konprenitu du bizitzan estreinakoz
Beñat Sarasola
«Udaberria», Kaxa huts bat , 2007 , Susa
Paulino Uzkudun ez zihoan falangisten alkandora urdina jantzita
Joxemari Iturrade
Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Pamiela, 2015














