500 urte barru zer esango dute gutaz?

Amaiur 1522-2022: Aurkituko gaituzuenoi ikuskizuneko karteleko detailea

500 urte barru zer esango dute gutaz? Zer aurkituko dute? Ze interpretazio egingo dute aurkitu dutenaz? Zer izan ginela esango dute? Harro egongo ote dira gutaz? Edo lotsatu egingo dira? Gure lurrarengatik, mundu honengatik ahal genuen guztia egin genuela? Hiltzen utzi genuela?  Zer erranen dute? Desagertuta dagoen hizkuntza zahar bat hitz egiten genuela? Ala guk bezala euskarazko ekitaldi batean oroituko gaituzte? Zer erranen ote dute gutaz? Nolako euskal herritarrak izan ginela?

Jon Maia

Amaiur 1522-2022: Aurkituko gaituzuenoi ikuskizuneko pasartea, 2022ko abuztuaren 6an Amaiurko herrian antzeztua izan zena

Amaiurko gazteluaren indusketak