Euskal koloreek modernotasuna dakarkiote XVI.eko epopeiari

Asisko Urmeneta Amayur! Libera state komikiarekin

Euskal koloreek modernotasuna dakarkiote XVI.eko epopeiari. Kausa jarraikiaren koherentzia. Zeren kontzientzia nazional nafarra izan, izan baita, goiko testuetan egiaztatzen ahal den legez.

Konbikzio kolektibo horrek iraun du luzaz, estatuak zutik iraun dueno nagusiki; eta behin erresuma bahituz geroztik da euskal sentimendu nazionalista eratu: indarrez indargabetu diguten boterea berreskuratzeko aldarri. Iturraldek markatu du norabidea, eta espoliazio foralaren ondotik Campionek eta bertze euskaroek eraiki dute obeliskoa, duela ehun urte. Eta asmatu: oraingo egunean monolito hori graffiti baita gaztetxeetan, tatuaia gorputzetan, zur zizelkatua etxebizitzetan. «Amaiur, Nafarroaren ikur», zioela Jimeno Juriok. Eta bai: zenbat indar eta zenbat bizitza aurreztu ote ziratekeen bortze mendeotan, gazteluaren pare Nafarroak jarraiki izan balu oso, neutral eta libre izaten Europan eta munduan! «Euskaldunak, bertze natione guzien artean».

 

Asisko Urmeneta

Amaiur! Libera state (Amaiur Gaztelu Elkartea, Erroa, Herrima, 2002), gibel solasaren pasartea.

Amaiurko gazteluaren kontrako erasoaren marrazkia, Asisko Urmenetak argitaratutako Amaiur! Libera state komikirako egindakoa

Asisko Urmenetak argitaratutako Amaiur! Libera state komikiko marrazkia