Amaiur berregiten

Xabier Morrasen koadroa Iruñeko Kondestable jauregian

Euskararen gaineko diskurtsoa feminismoarekin lotzeak artikulu honetan planteatutako bigarren galdera sortara garamatza nolabait; hots, Xabier Morras Amaiurko batailari buruz egiten ari den margolanak sorrarazitakora. Izan ere, autoreak berak aitortu duenez, bulkada politikoa duen obra da Amaiurri buruzko hori, identitatearen, historiaren eta instituzio zein jendarte antolaketaren ikuspegi nagusiari beste bat kontrajartzeko asmoa baitu, Euskal Herriaren gaineko iruditeria politiko eraldatzaile bat sortzeko gogoa. Baina ustez aldaketarako tresna den horrek gizon zuri, handi eta heroikoen iruditeria proposatzen digu, emakumeak azken lerrora ostenduz, migranteak ezkutatuz. Azken batean, iruditeriak herri identitatearekin eta tresna eraldatzaile izatearekin duen loturaz galdekatzen gaitu. Uste dut euskal abertzaletasunak sexu/genero sistemari buruz egin dituen irudikapenetan arakatzea dela erantzuteko bide egoki bat. 

Idurre Eskisabel

Amaiur berri baten alde: emakumeena, prekarioena, euskaldunena, Jakin, 208. zenbakian, 2015

Ezpeletako Juana de Echauzen gutuna Jaime Velaz de Medrano kapitainari gaztelarren berehalako erasoaz informatzeko

Xabier Morras pintore nafarrak 2017an marraztutako Amaiurko batailaren margoa