«Nafarrak dira», azaldu zuen kondestableak

Pierre Narbaitzen argazkia

Etsipena handia izan zen, baina Amaiurren defendatzaileen heroismoa are hunkigarriagoa eta apartagoa agertu zen. 200 bat nafarrek, beren besoekin eta beren erabakitasun hutsarekin, luzaro eutsi zioten mila gizon ongi hornituk osatutako gudarosteari, batez ere artilleria boteretsu batez hornituak, azken buruan garaipena erabaki zuena, erregeordearen harridura eta miresmena eragin zuen erresistentzia baten ondoren. «Nafarrak dira», azaldu zuen kondestableak, bere ohore galdua une batez berraurkituz… bere jaunaren haserrerako!

Pierre Narbaitz

Nabarra ou quand les basques avaient des rois, egilea editore, 1978

Amaiurko gazteluaren kontrako azken erasoa, Martintxo Altzuetak Joseba Asironekin batera argitaratu zuen 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta, 2013) libururako marrazkia