Amaiur

Amaiurko gaztelua defendatu zutenen aldeko monolitoaren idazkia

Nafarroako ikurra. Erresumaren konkista gertatu eta berehala (edo orduan esan ohi zuten bezala, «se reduciera a la corona de Espanna»), gaztelarrek harresiak beheratu zituzten eta gaztelar alkatea jarri zuten. 1521ean, Noaingo porrotetik hiru hilabetera, 200 nafarrek gaztelua hartu zuten berriro independentzia berreskuratzen saiatzeko. Hormen atzean, Nafarroako abizen ospetsuak zeuden, besteak beste, Jaso, Frantzisko Xabierkoaren anaia. Hamar hilabetez Erresumako zutoihalak egon ziren, harik eta 1522ko uztailean, borroka gogorren ondoren, gaztelar erregeordearen eta hari laguntzen zioten beaumontarren aurrean kapitulatu zuten arte. Iruñera bidali zituzten preso, eta haietako batzuk, Jaime Belaz alkaidea tartean, pozoituta hil ziren. Erresistentziaren ikur bihurtua, literaturazaleek eta poetek kantatua, 1922an Nafarroako Diputazioak monumentu bat altxatu zuen, 1931n dinamitatua izan zena, harik eta 1982an berriro altxatu zen arte. Gaur egun, haren memoria dinamitatzen jarraitzen dute. Frankismoan bezala, Amaiur gai tabua da konstituzionalista espainiarrentzat. Historiaren paradoxak, Gaztelako artilleriak zulatuta, Nafarroako independentzia gordetzen duen gazteluaren ate izugarriak gaur egun Arraiotz herriko Jauregizaharrea etxea zaintzen du, berton dago Txoria Errekan argitaletxearen egoitza, Nafarroako independentziaren eta kulturaren beste gotorleku bat.

Jose Mari Esparza Zabalegi

Vascosnavarros, Txalaparta, 2012, Mikel Sotok euskaratua

Amaiurko gazteluaren atearen detailea

Nafarroa berriz altxa ekimenak 2022ko ekainean Amaiurren burututako mobilizazioa