Ilargi betea degu ta… nere semeak han bilduko dira

Akelarrea Bernad Zuberren grabatuan

Larraitz, 1971

Nora zoaz Amagoia?
Larraitz mendira!
Ilargi betea degu ta…
nere semeak an bilduko dira.
Ez naute ikusiko,
beren biotzetan
naiz sartuko,
aztuko ez duten
gau zoragarri ontan
bear duten zoriona emateko.
Beren abesti
t’eresi eztitsuetan
naute sentituko,
gaurtik aurrera
illargi betean
mendi gallurrera
dira igoko,
eunkada
urteetan
lozorrotik gaur
esnatu diralako!
Beren biotzak
aundi egin dira
Amagoiak…
Ez ditu utziko!
Bereak izango dira
emendik aurrera betiko.

Balendiñe Albizu

«Akelarre bihurtu ote?», Agiriak: Euskal poetak eta artistak G. Aresti-ren omenez, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978