Ene adiskide Gabriel Aresti euskal poeta handiaren heriotzean

Blas de Otero eta bere emaztea Yolanda, Andere Arestiren aitabitxiak, honen bataioan 1964. urtea. Aresti-Esteban sendiaren funtsa, Jon Kortazarren El poeta Gabriel Aresti liburutik hartua.

Gizaldi eta
gizaldietan defendatu zenuen etxea,
belar eta odolezko
gure aberri ttipia,
anaia eta maisu,
begira Meliri malenkoniazko ilargi bilakatuz,
entzun ezazu
Nerearen
Guriaren
Andere-Bihotzen kaskabiloa,
Gabriel, euskal poesiaren iraultza,
isildu, isil zaitezte haren hilobiaren ondoan,
baten bat zelatan dabil zuk baztertu zenuen gurutze
                            batekin,
gure etxe mendetakoak bizirik iraungo du zure hitzean,
zu zeu gure etxean zaude oraindik.

Blas de Otero

Madrilen, 1975. urteko irailean.

Gerardo Markuletak Blas de Otero: Euskal poemak (El Gallo de Oro, 2020) antologian euskaratua

Blase de Oteroren “En la muerte de mi gran amigo Gabriel Aresti” poema, Jon Kortazarren El poeta Gabriel Aresti liburutik hartua