Nire idazmahaia poeta hilez beteta dago

Gabriel Aresti eta Meli Esteban Arriagako eskaileretan 1962an. Aresti-Esteban sendiaren funtsa, Jon Kortazarren El poeta Gabriel Aresti liburutik hartua

 Deia egin dut, baina ez dago
erantzungo duen inor.
José Emilio Pacheco

 

Gaur Blanca Varela hil dela irakurri dut egunkarian.
Apalera joan naiz haren poema liburuaren bila;
Ana Akhmatova eta Marina Tsvetaieva aurkitu ditut
bere gainean, hautsez beteta kantuan.
Sylvia Plath zeukaten labetik begira,
Philip Larkin leiho altuetatik. 

Nire idazmahaia poeta hilez beteta dago
esan diot Wislawa Szymborskari;
eta Mahmud Darwish seinalatu dit, hilobia heze,
Dylan Thomasen gainean zetzala. 

Orduan, burua jiratu eta balantzea koadratzen
aurkitu dut Gabriel Aresti,
atalasean gogoetan Rosario Castellanos. 

…eta telefonoz deitu dizuet
bizirik zaudetela ziurtatzeko bakarrik.

Leire Bilbao

«Poeta hilak», Scanner, Susa, 2011

Joxe Mari Arregi fraideak Arestiren Harrizko herri hauren eskuizkribua Meli Esteban Arestiren alargunari, Arantzazun, 2013ko uztailaren 3an