Ahotik lurruna zerizula

Estu besarkatu ninduzun kale-ertzean, ahotik lurruna zerizula. Niri ez zeridan lurrunik ahotik, bitxia; garai batean ispiluak jartzen zituzten hil berrien aho parean, ispiluak lurruntzen ez baziren soilik ematen zuten hildakotzat arnasarik hartzen ez zuena. Zertan pentsatzen nuen galdetu zenidan, eta ezertan ez, erantzun nizun, beste askotan bezala.

Harkaitz Cano

«Eskularruak mara-mara», Neguko zirkua, Susa, 2005

Buenos Airesko Corrientes kalea Maipu eta Florida artean 60ko hamarkadan