Niagarako urak sortutako behelainoa eta lurruna zeharkatuz

Antton Olariagak diseinatutako Izu ezinezkoak ipuin-bildumaren azalaren detailea

Konta dezagun hemerotekatik ateratako istorio bat.

1949. urtean, ekilibrista kanadar ospetsu batek honako erronka hau bota zion bere buruari komunikabide guztien aurrean: Niagarako ur-jauzia alderik alde zeharkatuko zuen, horretarako propio jarritako alanbre baten gainean oinez, pertika baten laguntza hutsarekin. Saiakera egin zuen egunean, ehunka izan ziren Niagararen alde bietan pilaturiko ikusleak. Ekilibrista hura Niagarako urak sortutako behelainoa eta lurruna zeharkatuz batetik bestera pasatzen ikustea zirraragarria izan zen. 

Harkaitz Cano

«Beldurren katalogo osagabea», Izu zinezkoak, Alberdania, 1998

Farini Handia izena zuen William Hunt 1860. urtean Niagarako ur-jauzietan