Badaude desagertzeko modu gehiago ere

GALen mehatxu gutuna Jose Manuel Martinez Beizteguiri 1985ean. La Gaceta del Norte

Nire hautua izan da oso oihartzun zehatzak sortzea irakurlearen baitan, oso argi utziz baita ere fikzioa dela. Beharbada hor dago zailtasuna eta ez dakit lortu dudan, baina nire asmoa zen fikziozko pertsonaia batzuk sortzea, ezagutu ditugun edo ez ditugun hainbaten nahasketa direnak, eta horiek jartzea benetan gertatu diren edo nola gertatu diren badakigun edo susmatzen dugun gertaera batzuen aurrean. Hori da fikzioaren ispilu deformantea, fikziozko pertsonaiak jartzea 80ko hamarkadako benetako gertaera batzuetan. Aukera bat izan zitekeen kronika bat egitea, baina ni ez naiz kazetaria eta ez dakit hori egiten. Argazki finkatzailearen funtzio hori nobelak egiten du dokumentalak eta kronikak baino hobeto, azken urteetako zinema dokumentalaren arrakasta fikzioaren armak dokumentalari txertatzean datza, hain zuzen ere.

Desagerpenaren katalogoa, ez zaizkit desagertzeko modu gehiago okurritzen. Hori izan da ibilbide orri garrantzitsua?

Badaude desagertzeko modu gehiago ere. Dudarik gabe hori izan da nobela biltzen duen likido amniotikoa, horretan saiatu naiz blaitzen dena. Batzuetan adarkatze peregrinoak dauzka liburuak eta horiek ere desagerpenaren kontzeptuan blaitzen saiatu naiz. Azalak ere hori adierazten du, bere burua desagerrarazten ari den pertsona, nola eta bere ahalmenekin, bere lurrunarekin. 

Harkaitz Cano

Oier Guillanen elkarrizketa 7ka aldizkarian, 2011ko abenduan

«Soilik egia da iraultzailea», pintada Sorbonan 1968ko maiatzean