Aita bazkaltzera izututa etorri zen egun batean kontatu zigun kalean aditutako istorio harrigarria: Urtain zenaren aitaren heriotza tragikoa

Euskal emakumeak karta jokoan. Jose Antonio Azpiazuk Juegos y apuetas en la historia de Euskal Herria (Txertoa, 2018) liburuan bildutako argazkia.

Hamaseigarrenean aidanez

Gazte nintzela, aita bazkaltzera izututa etorri zen egun batean kontatu zigun kalean aditutako istorio harrigarria: Urtain zenaren aitaren heriotza tragikoa. Txundituta utzi ninduen gertaera hark. Pentsatu nuen zerbait idaztea hartaz, ipuin baterako gaia bazen-eta. Baina ez nion heldu eta ideia horretan geratu zen. Baina handik denbora batera etorri zitzaidan burura, Urtainen aitaren moduko gizon baten ondoan egon daitekeen emakumearen irudia. Eta konturatu nintzen istorioa oso desberdina zela alde batetik edo bestetik enfokatuta, aztertuta. Nire lehen bertsioko pertsonaiak erakusten zuen balentria, zorakeria tragikoa bilakatzen zen emakumea protagonista nagusia bilakatuta. Liburuan ikuspuntuaren garrantzia islatu nuen eta horregatik zenbait mugimendutatik aurkeztutako nobela da. Askatasun handiarekin dago idatzita, zentzu oneko azkartasunarekin. Eta publikatu nuen garaiko titulu mugarria bilakatu zen.

Anjel Lertxundi

Josemari Velez de Mendizabal Azkarragaren elkarrizketa, Euskonewsen 669. zenbakian, 2013ko uztailean

Jose Manuel Urtain Fernando Vadillo kazetariari altzatutako harriak erakusten

Segalari dema 1922. urtean, Pascual Marin Funtsa. Kutxa Fototeka