Zure zartatekuak dira errebeska, izugarriyak dute indarra gañezka

Paulino Uzcudun jendearen txaloen artean 1930ean. Pascual Marin funtsa, Fototeka

Doinua: Anton lskiña

1
Jartzia pentsatu det
dirala komeni,
nola enteratuba
ondo naguan ni,
azaña izugarriyak
ditualako urni,
bertso polit batzuek
Paulino Uzkudun’i. 

2
Europa’ko obenak
menderaturikan,
ziran ogei eta bat
ta gabe lanikan;
esan zuan: «Oberik
badan Amerika’n,
probatzera juateko
ez det bildurrikan». 

3
Firpo probatu naian
esandako itzetan,
ikusi zutenian
Buenos Aires’etan
barkutikan lurrera
jetxirik benetan,
aprejeta zuriak
jantzirik oiñetan. 

4
Firpo’k itzak ukatu,
ta, egon gabe dudan,
Norte aldera juan zan
artu edo eMan;
lenbiziko pelia
egin du Habana’n,
zuten rnakiña batek
ezagutu nor dan. 

5
Bigarren kontrarioa
zuan cubanua;
izan arren gizona
luzia ta sendua
ezkerrarekin jota
autsi betondua,
lurrera erori zan
guziz gelbendua. 

6
Habana’tikan berriz
juan zan Nueva York’era,
ustez an bazirala
kontrariyo-aukera;
arro zebiltzan danak
bildurtuta kera,
ikusirik euskaldun
mutillan jokera. 

7
«Zergatikan dezute
orrelako kezka?»
Ta erantzun zioten
buruari azka:*
«Zure zartatekuak
dira errebeska,
izugarriyak dute
indarra gañezka». 

8
Norteamerikano
oiek duten gala,
ustez guziok bañon
geiago dirala;
Euskalerritik juan da
mutilla leiala,
beste lau benderatu
ditu beriala. 

9
Harrobillis deritzana
beltza zan seigarren,
orren igasi Dempsey
len ibilli arren,
au bildurtzia orrek
uste izan arren,
orrekingua egin du
egundoko azkarren. 

10
Ankak erbiyaren gisa
gora errez jasuak,
zazpi urteko leoian
gisako besuak;
ezker-eskubiyekin
ikobilkazuak,
oraiñ aitortzen dute:
«Ez dira gozuak!».

11
Gurasuen jatorrez
izanik bikaiña,
Paulino dan bezela,
da gauza jakiña:
txikitandik lanían
biartuak zaiñak,
gero egiñ oii dute
orlako azaiñak. 

12
Orrelako markarik
dituanik ondu,
oraindiokan beste
bat ez da izandu;
berak makiñatxo bat
aldi bat esan du:
«Juxto Oiarzabal da
zirana lagundu». 

Eusebio Mugertza Azpiazu

bertsolariaren bertso-papera, inprenta izenik gabea, Antonio Zavalak Mendaro Txirristaka bertsolaria liburuan jasoa (Auspoa liburutegiko 120, 121 eta 122. zenbakiak)

*Hemen papera apurtuta dago eta dago jakiterik «buruari azka» izango ote zen 

 

Paulino Uzcudun beste bi boxeolariekin ringean 1934an. Ricardo Martin, Kutxa-Fototeka

Paulino Uzkudunen aldeko bazkaria Errezilen 1926an. Car Funtsa, Kutxa-Fototeka