Poesia idazteak oraindik ere merezi duela erakutsi zenidatelako
Eskerrik asko zuei: Roman, Patxi, Xabier, Inazio, Xubi, Jon, Amaia, Marian eta Irune, zuen zuzenketa eta aholkuengatik; hiri, Manuel, azala eta liburuko marrazkiengatik; hiri, Gorka, hire kaseteetako musika ezin ederragoarengatik.
Zuei ere bai, Ezkaraiko zikoinak, zeru zabalean luma zuriz nahiz beltzez idazten zenituzten poemetan, poesia idazteak oraindik ere merezi duela erakutsi zenidatelako.
Baita nire aurretik izan zareten munduko poeta guztioi, zuei, batez ere, neure ahotsaz baina zuen ahotik mintzo bait naiz azken batean, nireak baino gehiago zuenak diren hitzetan.
Joan Mari Irigoien
Denborak ez zuen nora, Elkar, 1991
Joan Mari Irigoien 27. zenbakiarekin Oiartzunen irabazitako lasterketa batean
Joan Mari Irigoien bere omenaldian, 2017ko ekainaren 17an. Gotzon Aranbururen argazkia
