Zure ametsaren ertzean bertan nago

Maldan beheraren jatorrizko edizioaren eskaintza

Argudioak:

  1. Ich gebe kein Almosen: dazu bin ich nicht arm genug.
  2. Ego sum vitis, vos palmites
  3. There is no danger for us, and there is no safety in the cathedral
  4. Estoy al borde mismo de tu sueño

Eskeintzak: 

  1. Jean Miranderi
  2. Gabino Arestiri

 

Gabriel Aresti

Maldan behera, Euskera aldizkaria, V, 1960

1959an argitaratu zuen Gabriel Arestik Maldan behera, bere aitari eta Jon Mirande lagunari eskainitako poema liburua. Eskaintzarekin batera, lehen orrialdean lau aipu edo «argudio» eman zituen, beste hainbat hizkuntzatan: Friedrich Nietzcheren esaldi bat, alemanieraz («Ez dut eskupekorik ematen: ez naiz hain pobrea»); Bibliako beste bat, latinez («Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak»); T.S. Elioten Murder in the cathedral poemako bertso bat, ingelesez («Guretzat ez dago arriskurik, eta ez daukagu katedralean segurtasunik») eta Pedro Salinasen beste bat, gaztelaniaz («Zure ametsaren ertzean bertan nago»). 

Ezkerrean Gabino Aresti Jose Maria Aresti. semearen eta María Begoña Losadaren ezkontzan, eskuinean Flora Losada de Larrauri Maria Begoñaren ama

Jon Mirande