Paris okupatu zutenean, Picassoren atelierra bisitatzera joan omen zen Gestapoko ofizial batek «Zuk egin duzu hori?», galdetu omen zuen eta, «Ez, hori zu(e)k egin duzu(e)!», erantzuna jaso
Haurra bonbardaketa batek Bilbon utzitako zuloari beha
Hugo Sperrle eta Wolfram Freiherr v. Richthofen Espainiako Gerra Zibilean, 1936. urtean.Bundesarchiv
Euskal Herriaz iharduteko beste aukera bat beti Gernikak ematen du. Gernika gai bezala hartuta, bonbardaketak berak urteotan sortutako literatura ugaria Iegoke, batetik (29); Picassoren «Gernika» dela-ta egokitu ohi dena, bigarren (30). Bide bata zein bia utzi eta bere egunean bonbardaketa prentsak nola aipatu zuen bakarrik begiratuko dut. Hori ere ez —ausaz egitea oso polita Iitzatekeen, egin gabe dagoen— ikerketa metodiko gisa, axal-axaletik baino. Zer jakin zuen publiko ale- manak, bonbaketaren egunean, gertatu zela Gernikan? Zer jakin zuen, kasu honetan, Koloniako publikoak, esate baterako?
Prentsa «libre»rik aspaldian ez zegoen 1937an Alemanian, baina albistaritza «pribatu» apur bat geratzen zen oraindik «berdindu» gabe, hots, ez Alderdikoa. Informatibo nolabait «menpegabe» hauetako egunkari batean jarraituko dut, nola informatu duen (edo ez duen): «Koloniako Egunkaria», Kölnische Zeitung (31). Hiri bereko Westdeutscher Beobachter (nazia) konparazio aldera hartzen bada, aipatu egunkari hori liberala-edo kontsidera Iiteke apika, bere intentzioan behintzat. Goizeko eta arratseko agertaldi bi zeuzkan. la zenbakioro ematen du gerrako berri.
1937ko apirilaren 26, astelehena, albiste txiki desberdinak fronteko azi-orraziekin. Hood gerrauntziak babestuta, Bilbora merkante ingelesak janariz kargatuta sartu direla, informatzen da, blokadea apurtuz; Francoren protesta zindoa Gobernu Britaniarraren aurrean, Nazionalek Elbar-Durango errepidea moztu dute, Berrizera inguratuz: Eibar isolatuta geratu da boltxebikien esku (kasu terminologiari). Nazionalek Elgeta hartzean 500 mertzenari boltxebiki tropa nazionalen aldera pasa da «Viva España» oihuka. Hegazkin nazionalek Bilbon bi merkante boltxebiki bonbardatu dituzte.
Egunkariak zeharo terminologia ofizialean informatzen du: Franco eta bere Jendea «nazionalak» dira (Armada Espainola ere bai), besteak «boltxebikiak». Euskaldunik oraingoz ez da ezertarako aipatzen. Ez dago.
27, asteartea: (goiza) Merkanteen gorabeherak jarraitzen du. Orain Ingalaterrak protestatzen du, España gurutzero nazionalak merkante bat hiru miliako zonatik at geldiarazi nahi izateagatik. Ingalaterraren jarrera neutrala aldatu egin dela, ohartzen da, nazionalen desfaboretan. Arrazoia Queipo de Llanoren purrustadak izan bide dira Sevilla Irratian Lloyd Georgen, Mr. Eden Atzerri Ministroaren eta Canterburyko Artzapezpikuaren aurka. Arratseko edizioan istilu berri batek Iehen orria okupatzen du: Almirante Cerverak geldiarazi nahitako beste untzi bati, ikatzez kargatuta orain, gerrauntzi ingelesek babesa eman diote aurrera jarraitzeko, Bilbo parean. Donibane Lohitzunen beste barku gehiago omen dago kargaturik, Bilborantz ateratzeko gertu, baina Durango aldeko guduen emaitzen zain, eraman Bilbora bai eta gero nazionalen eskuetan eror ez dadin kargoa. Bigarren orrian Armada Espainolaren komunikatua birrekoizten da: Bizkaiko frente boltxebikia apurtuta; Irunen egin zuen bezala, Eibarko auzo oso bat kiskalita utzi du arenoak. Kontaezin adina material gerrako erori da nazionalen eskuetan. Zein bere aldera burrustan ihesi doa arerioa.
Bonbaketaren Iehenengo aipamena 29an, ostegunean eta honelaxe dator Iehen orrian, titular handitan, Francoren deklarazioa ikusten da aurrenik, ukatuz hegazkin estraineroek nazionalen zerbitzuan Gernika bonbardatu dutela (32). Triskantzaren monopolioa Irun eta Eibar triskatu dituztenena da. Azalpen luze batek darraika Euskal hiritxo hori euskaldunen santutegi nazional antzeko bat da, hor dagoelako euskal askatasunaren simbolo arbola, zeinen gerizpean biltzen bait ziren Bizkaiko Herri Batzarrak. Sei mendetan zehar eusko erregeek (sic!) arbola horren azpian zinegin zituzten euskaldunen askatasunak. Haritz zahar horren esanahitik sortu da euskaldunen himno nazionala ere «Gernikako Arbola». Tradizio horri begiratzen dio, jarraitzen du komentaristak, Bilboko Agintarien baitespenak (baina ez baitespen hori zein izan den, ez Agintari haiek zeintzu diren, argitzen da), euskal frontean erresistentziaren izpiritua gotortzeko, ateka kritikoan bait dago aurrerakada nazionalarekin. «Euskadiko Gobernuak hitz batekin ere aipatzen ez duena, Eibar hondamendi bat bere jendeak bihurtu zuela da», bukatzen du komentaristak bapatean polemikan parte hartzera sartuz. «Tropa nazionalek gar-ltsaso bat eginda aurkitu bait zuten herri hori han sartzean, erretiradakoan anarkistek etxe askon su eman zietelako eta gerra-industriako fabrikei batez ere».
Bonbaketaren berri munduan prentsa liberal frantsesak eta inglesak zabaldu zuen, Timesek bereziki. Nazientzat oso erraza izan zen salatariak beren betiko eran kontrasalatzea: SEMIT da TIMES atzekoz aurrera irakurrita, hori nahikoa arrazoi da. Kalumniazko informazio guztiaren iturria juduak dira. (Denborarekin arrazoi zehatzagoak asmatuko dira: zergen igoera ezkutatzeko sortu dela Gernikako bonbaketaren eskandaIoa, etab.). Koloniako Egunkariak hori baino serioagoa izan nahi Iuke: zer duda, prentsa inglesaren informazioak urduri jarri duela. Zertzelada eta ñabardura txikiei ohartzen bazaie, poIita da erreparatzea nola isladatzen den, batetik nolabait beregaina agertu nahi Iukeen informazio burgesean, presio nazi ofiziala bestetik. Azkenean eritzi ofiziala isurtzen da. Baina lehen beti naturaltasun guztiarekin boltxebikiak aipatzen zen lekuan, orain euskaldunez hitz egiten da, esaterako. Aldatu egin da tonua, hizkera. Informazio molde diferente bat entseiatzen da. Alor kuriosoa ikerketatxo baterako. Hau dena, alabaina, lupaz dabilenari bakarrik ageri zaio: eguneroko irakurle presakakoak apenas igarriko zuen, Ierro artean azpimezu birfindu bat bezala iragazi nahi zitzaionik. Ondorengo egunetan, gainera, Koloniako Egunkaria, ez da juduez mintzatuko Alderdiko prentsa bezala, baina koru «antimarxista» europar guztiaren musikari gogotik atxeki zaio berriro. Ezer ez dagoela garbi Gernikan zer gertatu den, zeinek egin duen, etab., eta prentsa marxista dela garraisika dabilena probokazio bila.
29 arratseko edizioan Iehen orriko titulu nagusia berriro Euskadiko gerrakoa da: ez, ordea, Gernikan buruz, baina euskal haurren garraioaz estrainerora.
30, ostirala: tropa nazionalek Gernika okupatu dutela, informatzen da. Gerrako material ugari aurkitu dutela, etab., estereotipoak errepikatzen dira, eta —agentziako tonuan berriro— milizia boltxebikien brigada oso bat preso harrapatu dela bertan.
Egun horietako zenbakietan hainbat beste albiste eta iruzkin argitara du Gernikaren inguruan Koloniako Egunkariak, Londongo korrespontsalak hango prentsan bonbaketak izandako oihartzunaz informatzen du (4. 29); berdin egiten du Parisekoak (4. 30). Albiste Bulego Alemanaren («Deutsches Nachrichtenbüro») bidali bereziaren informe bat Eibarko txikizioaz honela bukatzen da: «lkaragarria da hiri hil honetako hutsa. Boltxebikiek erretiradan, beren etxeetatik aldegin nahi ez zuten biztanle denak, armak eskuan behartu dituzte mendietan gora beraiekin ihes egitera Bilbora. 15.000 biztanletatik hirian ozta-ozta 500 geratu dira».
Biziro polemizatzen da bonbardaketa hegazkin estraineroei egotzi nahi omen dien prentsa «marxista»rekin; baina baita Parisen esangura berean deklarazioak egin dituen Euskal Delegazioarekin ere: «Kriminalak bakearen aurka», omen dira kontu hori zabaltzen dabiltzan horiek denak (polemika guzti honetan Koloniako Egunkariak inoiz ez du esan, estraineroak hain zuzen alemanak izan zitezkeenik!), gerra internazionalizatzeko arriskua sortzen ari direlako beren «agitazio ganoragabeaz».
Ez diogu jarraituko polemikan. 30 arratseko artikulu polemiko batek bapatean dardar eragin dit halere goitik behera, zor diot aiputxo bat «Nola izan zen Gernika konkistatua» titulu handi deigarriz, artikulua Gasteiztik telegrafiatua da gerra-korres- pontsalak. Korrespontsal honek bere begiekin Ikusi omen du, gorriek, supitz-bonbez nola Gernika kiskali zuten. Gertatzen dena da, Eusko Jaurlaritzak jakin ere ez dakiela, bere jendea non eta zer dabilen. Horren froga edo, zuzen asmatzen badut (korrespontsalak truko bat darabilela, iruditzen bait zait) berak Durangon Bilboko bi periodista galdu ikusi dituela preso, kontatzen du: bat, Bordeleko egunkari «Petit Gironde»ko korrespontsala; bestea, frontea ikuskatzeko haren esku Eusko Jaurlaritzak ipinitako autoaren xoferra eta erakuslea. Jaurlaritzak oker informatuta frontearen Ierroaz, ustekabean nazionalen Iurretan (Gernikan) sartu eta harrapatuak bi-biak… Bigarren «beste» hori, korrespontsal alemanak ikusi eta zein ote zen axolatu ez duen ezezagun apal hori, Lauaxeta izan da noski (34), frankistek, baina ez Granadan, fusilatu duten poeta bizkaitarra.
Gernikako bonbatzaileei buruz argi eta garbi mintzatu ahal izan diren alemanak, emigraziokoak bakarrik izan dira. Alegia, literatura debekatua (35).
F.C. Weiskopf idazle emigrante txeko-alemanak anekdota hau kontatzen du: naziek Paris okupatu zutenean, Picassoren atelierra bisitatzera joan omen zen Gestapoko ofizial bat. «Gernika» ikustean: «Zuk egin duzu hori?», galdetu omen zuen. Eta, «Ez, hori zu(e)k egin duzu(e)!», erantzuna zorrotz jaso (36).
Joxe Azurmendi
«Euskal Herriaren ikusmolde alemanaz», Tuñón de Lara, M. (arg.), Gernika: 50 años después (1937 1987). Nacionalismo, República, Guerra Civil, EHU, 1987
Oharrak
[Jatorrizko testuak daukan numerazioa errespetatu dugu oharretan eta, beraz, 29. oharrean hasten dira]
(29) LANGE, P.-A., «Guernica-Legenden», in: Svensk Tidskrift 44 (1957) 270-282, MAIER, K.A., Guernica, 26.4.1937. Die deutsche Intervention in Spanien und der «Fall Guernica», Freiburg 1975. THADDEN, A. von, Guernica. Greuelpropaganda oder «Kriegsverbrechen»? Ein Bombenschwindel, Leoni 1982. ZAYAS, A.M. de, «Guernica im Lichte neuerer Untersuchungen», in: Wehrforschung 6 (1975) 183-187. —Schriften der Bibliothek fur Zeitgeschichte, Weltkriegs— bücherei: Stuttgart, Band 26: Der spanische Bürgerkrieg, Banal 2: der militarische Konflikt, Literaturbericht und Bibliographie, Klaus-Jörg Ruhl, Bernhard & Graefe Verlag Koblenz, 1988.
(30) Picassoren erakusketak, azalpen eta ikerketak, eskolako mate-rial pedagogikoak, etab., informazioa zabaltzen duen hainbat elementu dago. ARNHEIM, R., Picassos Guernica-Entstehung eines Bildes, Munich 1964. (Timeseko bonbaketaren informea jasotzen du). FISCH, E., Picasso-Guernica, Freiburg 1983. Hitzaurrean —«Die Situation»— Kondor Legioaren interbentzioaren aurretiazko sozial eta politikoak azaltzen dira eta bonbaketa nazi-alemanaz honela dio: «Am 26. Apr. 1937 flog die Legion Condor einen Grossangriff auf das ungeschützte baskische Städtchen Guernica und zerstörte es völlig der erste totale Luftangriff in der Geschichte der Menschheit». Lauki famatuari buruzko materialen erakusketa bateko kataIogo ederra dago: W. VIRMOND, Guernica. Kunst und Politik am Beispiel Guernica, Berlin 1975.
(31) Eskertu beharrean nago Stadtbücherei Köln-eko Artezkari Guido Weyer Jaunari eta bertoko zerbitzuetako pertsonalari hango hemerotekan Ian egiteko erraztasun eta Iaguntzengatik 1991ko uda partean.
(32) Egun bereko Westdeutscher Beobachter ohizko merdara nazi gaiztoan espresatzen da «Gegen die bolechewistische Lügenhetze: Guernica nicht durch nationale Spanier zerstört». Informazioa polemikarekin hasten da, beraz. Arratsaldeko edizioan, polemikari jarraituz, Eibarren erreketaz titulu plastiko bat: «Moskaus Mordbrenner in Eibar Brandkommandos vernichten das baskische Städtchen». Polemikak tonu zakarrean jarraitzen du hemen: «Entlarvte Greuelhetze. Unglaubliche Lügenmeldungen der englischen Presse über die von den Bolschewisten zerstörte Stadt Guernica».
(33) Alemanak errudun posibletzat bakarrik «Deutscher Dienst» (Zerbitzu Alemana)ren «Reuter und Guernica» artikulu pozointsuaren birprodukzioan (4.30, arratseko edizioa) izendatzen dira aurreneko, eta uste dut azkeneko, aldiz.
(34) Ik. LAUAXETA, Olerki Guztiak, Bilbo 1985, Aita Onaindiaren Sarrera, 18-19 or.
(35) Adbz., Sozialistische Aktion. Organ der SPD, Karlsbad, Mai 1937: Agirre Lehendakariaren eta Picavea Pariseko Euskal Negoziatu artezkariaren azalpenak publikatu ditu.
(36) Euskaraz osoki eman ezinezko hitz-joko bat dago alemanean: «Haben Sie das gemacht?»-«Nein, das haben Sie gemacht!». Ik. R. DREWS -A. KANTOROWICZ (ed.), Verboten und verbrannt. Deutsche Literatur 12 Jahre unterdrückt, Berlin 1947, 173.



