Destierruko Jaurlaritzan ikusi nituen lehenengo aldiz eta azkenekoz Gernika eta Zornotzaren bonbardeaketaren argazkiak
Nik uste dut poesia serioski serioski duela 25 bat urte hartu nuela, Cambridge Unibertsitatera joan nintzenean estudiatzera. C.O.U. bukatu eta hara abiatu nintzen, sinpleki literatura estudiatzera, ez nuen besterik egin, egunero 14 bat ordutaz, eta uste dut zerbaitek bene benetan markatu baldin baninduen momentu horretan bi gertakera izan zirela. Esango nuke nere poesiaren lehenengo inspirazioa nere aita izan zela. Joan bezperan —esperientzia oso bitxia da hau: aitak gerra bukatu eta zenbait denbora pasa zuen preso Gernikan erori eta gero—, Inglaterrara abiatu baino lehen, bezperan, sinpleki bere «vade mecum» bakarra eman zidan, bere bizikizun pertsonala. Eta gero Inglaterrara iritsi baino lehen —hau izango litzateke bigarren inspirazioa— ezin frontera pasa, dirudienez familiaren liburua ez zegoen oso garbi eta hilabete oso batetaz gorde ninduen poliziak Parisen, Inglaterrara pasa ezin nuelarik. Eta Pariseko Rue de Singer 13an, destierruko Eusko Jaurlaritzak zeukan eraikuntzan pasatzen nituen orduak eta orduak, eta han ikusi nituen lehenengo aldiz eta azkenekoz, zoritxarrez, Eusko Jaurlaritzan zeuden Gernika eta Zornotzaren bonbardeaketaren argazkiak, Leizaola zenarekin etab. Esan nahi dut hauxe izan zela bene benetan nere bigarren autore.
Patxi Ezkiaga
«Poeta bizitzaren esploradorea da», Enseiukarrean 6. zenbakia, 1991


