Beiak marruka mendi bidez… Andrak begietan negarrik ez

Bonbardaketa salatzen duen garaiko postalaren detailea

Euskal semeak sumatu al zezaken
zorigaitz aundiago?
Bizkai erdia birrindu izan ondoren
Gernika sutan dago
Gauaz, Bizkai gain, ageri zitzaigun
odoletan ortzia…
Ta arri azpietan, artean, genun
txingarretan erria!

Siñistu ezinik eldua naiz
Gernikaraño gauerdi garaiz
Erria su-argietan dago!
Zelai ta bideetan… umeak lo!
Anaia dabil anai billa,
ta aitak arkitu semea illa!
Beiak marruka mendi bidez…
Andrak begietan negarrik ez 

Entzun, entzun suaren zarata…
Odol-malkoa iduri txinparta
Baiña arrotzak alperrik dabiltza
Zutik, besoak zabal, Zugaitza!
Gernika ba’zan len gurea,
orain Ludiak du berea…!
Askatasun izenarekin
Gernika’rena dala bat egin!

 

 Telesforo Monzon

«Gernika», Gudarien egiñak, Moderne, 1947

 

Gernikako erdigunea