Etxetik barrabilak aseta eta poltsikoak bero-bero
Bi langileek koadroa leiho aurreko horman zintzilikatu zutenean, Dorianek ateari begiratu zion, eta giltza poltsikoan sartu zuen. Bi gizonengana jiratu zen: irribarre politeko langile gihartsuak ile beltza zeukan eta beltzarana zen; bestea, berriz, argal samarra zen eta ilehoria. Biek ere, etxetik irten aurretik Dorianek eskupekoa emango ziela pentsatu zuten, baina gazteak, irribarretsu, galdera bat egin zien:
—Diru polita jaso nahi duzue beste lantxo baten truke? Bi gizonek elkarri begiratu zioten pozik.
—Zer da egin behar duguna, jauna? –galdetu zion beltzaranak, begiak alai, diruaren txin-txin hotsa aldez aurretik entzuten zuela.
Dorian gelako mahai bakarraren ondoan zegoen aulkian eseri zen.
—Esandakoa ondo egin eta pozik uzten banauzue, ondo ordainduko dizuet; ez zalantzarik izan. Hemen gertatuko dena ez du inork jakingo; beraz, zaudete lasai. Elkarri musu ematea nahi dut eta, bitartean, poliki-poliki elkar biluztea.
Ilehoriak lankide beltzaranari begiratu zion eta haren aurpegi erdi harritua eta erdi dibertitua ikusi zuen. Urrats bat aurrera egin, eta musu eman zion. Lagunak era berean erantzun zuen, gogotsu, lizun eta heze. Batere presarik gabe, bi gizonek elkar biluzi zuten: jertsea, galtza-uhalak, alkandora, oinetakoak, prakak eta, azkenik, hanka luzeko galtzontzilo zuriak.
Dorian Grayk begiak bi langileak ikusiz alaitzen bazituen ere, gehien gustatzen zitzaiona beltzarana zen. Haren bular zabala, iletsua… beso gihartsuak… hanka-zuztar erakargarriak… Ilehoria, berriz, ez zuen horren gogoko: oso azal zurikoa ikusten zuen, eta oso gorputz arruntekoa. Elkarri galtzontziloak erantzi aurreko unean, gaztearen buruan zebiltzan galderak jakinekoak ziren: nolako buztanak ote zeuzkaten? Nork ote zeukan handiena? Erdainduak ala erdaindu gabeak ote zeuzkaten?
Bi langile jatorrak azkenik biluzik geratu zirenean, ageriko lehen gauza bien zakilen gogortasuna izan zen, zezenaren adarrak baino gogorrago eta tenteago agertu baitziren arropak eranztean. Hiru gizonek irribarre egin zuten. Biluzik zeudenek buztanetik heldu zioten elkarri, musu emateari utzi gabe. Dorian Grayren zakila ere, prakapean, gogor-gogor eginda zegoen. Prakak ireki eta kanporatu egin zuen.
—Miaztu iezaiozue buztana elkarri –agindu zien–. Belauniko lehenik, txandaka, eta lurrean etzanda gero, elkarri aldi berean.
Halaxe egin zuten bi gizon gazteek.
Dorian masturbatzen hasi zen, eskuan txistua jaso eta zakil- buruan dotore zabaldu ondoren. Aurrean sexuketan zeuzkan bi ederrei begiratzeaz gain, tarteka bere erretratuari begiratzen zion. Hari oihala kentzeko gogo handia piztu zitzaion. Baina ez zen ausartzen: bazekien bi gizonek erretratuaren berri emango zutela etxetik irten eta lehen tabernara heldu bezain azkar. Oraingoz ez zuen halakorik nahi.
—Zatozte hona, belauniko –agindu zien berriz.
Langileek, ezpainak eta zakilak txistutan blai, berehala obeditu zuten.
—Entzun ondo –Dorianek, jostalari–: zuk –esan zion beltzaranari– buztana miaztuko didazu, hortxe belauniko, eta zuk –ile-horiari jarraian– poliki-poliki emango diozu popatik zupatzaile aditu honi. Azkar!
Dorianek burua atzera mugitu eta begiak itxi zituen, langile onaren aho hezea bere zakil harroa inguratzen, berotzen eta blai- tzen sentitu zuenean. Etxekojaunak ondo zekien zeinen onak diren ongi egindako felazioaren lehen uneak: jardun osoko bizienak! Gazte ilehoria grinatsu hurbildu zen bere lankidearen ipurdi aldera. Eskuan txistu ugari hartu, eta haren uzkian jarri zuen, hatz batez pixka bat barneratzen zuela. Gero eskua Dorianen zakilaren eta lankidearen ahoaren ondoan jarri zuen, bigarrenak txistu eman ziezaion. Dorianek burua laztandu zion ilehoriari, eki- men egoki harengatik.
—Emaiozu txistua lagunari –agindu zion beltzaranari.
Ziria eta zuloa ongi lubrifikaturik, ilehoriak bere laguna popatik hartzeari ekin zion. Dorianek txortan lasai egiten utzi zien, zakila beltzaranaren ahotik une batez ere atera gabe. Ilehoria, gustuaren gustuz, izerditan hasi zenik ere ez zen ohartzen. Eskerrak belaunpean alfonbra zahar eta guria zeukaten –pentsatu zuen Dorianek–, bestela belaunetako minak hankarteko atsegina galaraziko zien. Halakorik, ordea, ez zen gertatu.
Beltzaranak, ahoa beteta eta baimenik eskatzeko modurik gabe, esku batez kanpaia jotzeari ekin zion, hain zegoen kitzikatuta: ez zeukan esan beharrik lagunaren ziri gogorrak erraietan mesede handia egiten ziola. Dorianek irribarre egin zuen hartaz jabetzean.
—Badatorkit, jauna! –esan zuen ilehoriak bat-batean.
—Bota lasai, alukume horrek! –agindu zion Dorianek eta, zakila beltzaran trebearen ahotik atera gabe, zurtoinaren behealdetik heldu zion, masturbazio orgasmo-eragileari ekiteko. Beltzaranaren eskua ere eman eta eman zebilen, lanean zalu.
Elkarren jarraian kantatu behar zuen koru txikia osatuko balute bezala, ilehoria hasperenka hasi zen orgasmoa barrabiletan sortu eta sabelean gora zetorkiola sentitzean, ondoren «Aaaa» txikiak eginez zuku zuria lankidearen uzkian isuri zuen arte; hark bukatu eta berehala, Dorian Gray hasi zen hasperenka eta, aurrekoaren bide beretik, uzkia ongi esneztaturik zeukan hari ahoa esneztatu zion; azkena, era berean, beltzarana izan zen, eta, beste bi gizonengandik hartutako esnea gorputzean edukitzeko gehiegi balitz bezala, alfonbra zaharraren gainera bota zuen berea.
Langile jatorrak etxetik barrabilak aseta eta poltsikoak bero-bero atera zirenean, Dorian liburutegira itzuli zen. Arratsaldeko bostak ondo jota zeuden, eta Lord Henryren ohar bat aurkitu zuen han, egunkari batekin eta liburu batekin batera. Hasperen egin zuen eta, te pixka bat hartu ondoren, lagunaren oharra ireki zuen. Gaueko egunkaria eta liburu bat bidali zizkiola zioen; liburua interesgarria omen zen. Zortzietan klubean egongo zela jakinarazi zion. Egunkarian paragrafo bat zegoen arkatz gorriz azpimarraturik, bosgarren orrialdean.
«Mutil aktore baten inguruko ikerketa bitxia. Gaur goizean Danby jaun fiskalak Royal Theatren lan egiten zuen Ziril Vane aktore gaztearen prostituzio-jardun bereziari buruzko ikerketa egin du. Hirian inoiz izan den mutil prostituturik saiatuena omen dena urdanga jator askoren lanaren eragozlea dela diote. Gaiak datozen egunetan zeresan ugari emango duela pentsatzen da».
Aitor Arana
Dorian Grayren egiazko erretratua, Txalaparta, 2011

