Euskera gaixoari, Bartzelona, New York kabaretean
O o o o o! euskera dohatsua
O o o o o! euskera garbia
ai ! Biraorik ez duzun hizkuntza.
hain zera txukun
hain fiñ eta kutsu-gabea
goragalea ematen didazu
izan-ta ez zeralako
ez izan-ta hala zerala esaten dutelako.
biraorik ez bazendu
zer trixtea izango zinaken
EUSKERA
puta ezpainetan ere erabiltzera iritxiko ez balitz
zer antzu izango zinaken euskaldun.
eliz-ateen hitsituran bakarrik
mintzatua izan zeran euskera.
euskera kultoa
euskera akademikoa
praille-zintzilikaioen gisan
lehortu zaituzten hizkuntza.
Joxean Artze
Isturitzetik Tolosan barru, Egilea editore, 1969

