Hiru puttatoak

Bi prostituta 1920ko hamarkadako Berlinen

Intxauspeko alaba dendariaren doinuan kantatzeko

Intxauspeko alaba zaharrena
gauaz dabil karrikan barrena,
Takoin goraz eta azpiak agiri
puta bat da, beti dago giri,
beti dago giri.

Jarririkan, zutik ala etzanik,
zintzilikan, edo dakita nik…
ariko da txikokan edonola,
hautsi arte aluaren zola,
aluaren zola.

Aker batek zuen behin khoditu
geroztik ai! zorriak baditu.
Ikus ezan, Kattalin bilho hori
ikhus ezan, Kattalin bilho hori
ikhus ezan hire xoxo hori!

Intxauspeko alaba bigarrena
ipurdiz da guztiz azkarrena:
zabala du, barrutasun gaitzeko
egoki da zakila sartzeko,
zakila sartzeko.

Sar dezagun gurea beldur
joku hontan ez izan herabe;
kaka badu zulotik aterarik
garbitzen du pixarekin Marik,
pixarekin Marik.

Ipurdion maitatzale bero bat
egon baitzen ordu bat oro bat,
asperturik Marik uzker bat egin:
bertan zion buztana desegin,
buztana desegin.

Intxauspeko alaba gazteena
xurgatzean, hura da lehena.
Hiruretan hogoi ta bederatzi
hark eginik, eni ez zait gaitzi,
eni ez zait gaitzi.

Neskatxaren aho eztienean
kaduria joaiten zaitanean,
nik gosatuz jaten diot motxeta
hondoraino mihia sareta,
mihia sareta.

Margarita —hala baitu izena,
gaztea da, baina bai gizena:
ihoiz ere badauka gose minik
iresten du koskoil bat gordinik,
koskoil bat gordinik.

Intxauspeko neskatilak atseginak,
put’ororen hirur erreginak
zuen maitez ez naiz izanen bano.
Sabelpean txintxil bat dudano!
txintxil bat dudano!

 

Jon Mirande

«Hiru puttattoak», Poemak 1950-1966, Erein, 1984

 

Prostitutak Portlanden, Joel Davisen argazkia The Oregonianerako