Jazzaindi bat izaten baldin bazen, han sartuko zen Mirande

Billie Holiday New Yorkeko Downbeat jazz clubean.
William P. Gottlieb-United States Library of Congress’s

Bere xedeez eta ametsez xehetasun gehiago ematen digu [Jon Mirandek], bere buruaz mintzo:

        «Ni ere nahi nintzateke bertsolari izan, bertze letra batean igorriko dauzkitzut, menturaz, euskeraz idatzi nituen bertso batzu. Eresia ere maite dut. Ezagutzen ahal duzu Guridi euskotar ereslari aipatua? Duela denbora zonbait Pariseko antzoki batean ikusi nituen Amaya haren operako zati batzu (Ezpata dantza eta eta…) eta xoratua utzi ninduten».

Hola musika aipatzean Mirandek ez zekien bere olerkiak Imanolek, Beñat Axiarik, Oskorri ta Rock taldeek kantatuak izango zirela, gure gizona jazz-zalea zen eta Jazzaindi bat izaten baldin bazen, han sartuko zela zion, agian, pozik legoke bizirik eta Kortatu, Hertzainak eta besteren Rockzaindian bere burua ikusiz.

 

Txomin Peillen, Euskaltzaindian sartze hitzaldia,
Baionan, 1989ko apirilaren 1ean.