Deklaratzen du zer den bethi eta zer den sekula

2021-04-10

Sekula dago geldirik bethi,
Sekulan ezta higitzen;
Bañan bethi doa sekula,
Sekulan ezta gelditzen.

Beraz bethi ezta sekulan
Momento bat higituko,
Eta sekula ere ezta
Momento bat geldituko.

Nork daki beraz bethi,
Bethi geldi dagoena,
Eta zer den sekula ere
Bethi joaten ari dena?

Gustiok beraz adi zagun
Enigma miragarria:
Damnatuentzat tromenta duk,
Salbatuentzat gloria.

Biak bat dituk, eta bat hark
Zidurik bia direla;
Bazidurik dela egoten
Eta zidurik doela.

Bethi dagoen hau deitzen duk
Bethi bethierekoa,
Eta sekula joaten dena
Sekula sekulakoa.

Beraz sekula eta bethi
Izendatzen duk mendea,
Edo ezperen deitzen dituk
Biak eternitatea.

Bernard Gazteluzar

Eguia catholicac, 1686

Irudia: Arrantzalea Istanbulgo kaleetan

Eguia catholicacen liburuaren azala, 1686en, Pauen, Ioannes Desparatzen inprentan argitaratua